Albisteak

RENÉ CASSIN» 2020 SARIA

2021EKO « RENÉ CASSIN » SARIAREN DEIALDIA IREKI DA.

Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen 2021eko « René Cassin » Sarirako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik dago urriaren 8tik data horren ondorengo hilabetera arte.

Sariaren helburua da publikoki aitortzea eta saritzea beren ibilbide profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoa hartu duten pertsonak edo kolektiboak. Sariaren izena René Cassin jaunaren oroimenez egin zen, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan baitzen, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Hitzarmena egiteko funtsezko eginkizuna izan zuen.

Hautagaitzak aurkezteko moduari buruzko zehaztapenak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri: