Albisteak

RENÉ CASSIN» 2020 SARIA

2022KO « RENÉ CASSIN » SARIAREN DEIALDIA IREKI DA

Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen 2022ko « René Cassin » Sarirako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik dago 2022ko urriaren 12tik azaroaren 11ra.

Sariaren helburua da publikoki aitortzea eta saritzea beren ibilbide profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoa hartu duten pertsonak edo kolektiboak. Sariaren izena René Cassin jaunaren oroimenez egin zen, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan baitzen, eta 1950eko Giza Eskubideen Europako Hitzarmena egiteko funtsezko eginkizuna izan zuen.

Hautagaitzak aurkezteko moduari buruzko zehaztapenak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri: