Albisteak

XXXIV jornadas de cualtura y paz de gernika

2024ko GERNIKAKO KULTURAREN ETA BAKEAREN XXXIV. JARDUNALDIEN EGITARAUA

Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXXIV. Jardunaldiak 2024ko apirilaren 19, 24, 25 eta 26an egingo dira. Edizio honek ekarpen metodologikoen inguruko elkarrizketa-gune bat irekiko du, lurraldeak bizitzeko beste modu batzuk politikoki irudikatzen lagunduko dutenak eta etorkizun duin, zuzen eta jasangarriak eraikitzea ahalbidetuko dutenak.

Esparru horretan, Gernika Gogoratuz hiru lurraldetan (Euskal Herrian, Kolonbian eta Mozambiken) tokiko taldeekin batera garatzen ari den ikerketa-proiektuak aurkezten dira.

Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko XXXIV. Jardunaldiak Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean antolatu dira, Gernikako bonbardaketaren 87. urteurrena ospatzeko.

Jardunaldiak presentzialak dira, doakoak eta beharrezkoa da izena ematea.