Albisteak

¡Abajo las armas! ¿Dónde está el pacifismo? 32 miradas incómodas

¡ABAJO LAS ARMAS! ¿DÓNDE ESTÁ EL PACIFISMO? 32 MIRADAS INCÓMODAS

María Oianguren Idigorasek, Gernika Gogoratuzeko zuzendariak, hausnarketa sakoneko lan kolektibo honetan parte hartu du larrialdi-une honetan, Putinek Ukraina inbaditu zuenetik urtebete pasatu denean. Gatazkak aztertzen eta ebazten adituak diren nazioarteko ahots sinesgarrienetako 32 bildu ditu saiakerak.

María Oianguren Idigorasez gain, bertan parte hartu dute David Adams, Ingeborg Breines, Ana Barrero, Adolfo Pérez Esquivel, Carmen Magallón, Boaventura de Sousa Santos, Tica Font edo Pere Ortegak, beste batzuen artean.

Manuel Dios Diz argitalpenaren koordinatzailearen hitzetan, «Izen handiko 32 begirada dira, batzuk besteak baino deserosoagoak, desadostasuna publikoki adieraztea, bakearen eta akordioaren alde egitea, hitz egitea eta gatazkak modu baketsuan konpontzea ongi ikusita ez dagoen eta modan ez dagoen garai honetan, edo, askoz ere okerragoa dena, horrek “onbera”, “konplize” edo are “traidore” ospe txarrarekin bizi behar izatea esan nahi duenean».

Galiziako Alvarellos Editora argitaletxeak argitaratu du ¡Abajo las armas! ¿Dónde está el pacifismo? lana, Federico Mayor Zaragoza buru duen Cultura de Paz Fundazioarekin lankidetzan. UNESCOko zuzendari nagusia izandakoak honakoa dio hitzaurrean: «Gure atzetik datozen belaunaldiek ez diezagutela leporatu isilik egon izana, gure ahotsa hain premiazkoa zenean. Bakearen alde, erresistentzia nekaezinean, benetako demokraziaren alde. Inoiz ez diezagutela esan: “Zuen ahotsa espero genuen… eta ez zen iritsi”. Isiltasun-delitua».

Aurkezpena
Data: Ekainak 28
Ordua: 19:00 h
Lekua: Madrilgo La buena vida liburu-denda