Albisteak

Gernika Gogoratuz. Afaloste. Convivencia al pil-pil. Laboratorio Gastronómico-Social

HURRENGO AFALOSTEAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU

Aurten ere Afaloste bi antolatu ditugu Bilbon eta Donostian. Laborategi gastronomiko hauek txokoetan ospatuko dira. Bertan sukaldatzeaz aparte, oraintsuko gure memoriaren inguruko gure bizipenak elkarbanatzeko aukera izango dute, gure bizian eta gure elkarbizitzan izan duen eraginaz mintzatuko garelarik.

Jarraian azaltzen da azalpen zehatzagoa.

Irakurri eta animatzen bazara, sartu esteka honetan eta eman ezazu izena.

Afaloste laburbilduz

Zer da?
Txoko ezberdinetan garatuko diren bost ordutako iraupena duten Laborategi gastronomiko-sozialak. Beraietan, sukaldatzeaz gain, memoriaz, belaunaldien arteko trasmisioaz, elkarbizitzaz eta aniztasunaz mintzatzeko aukera izango dugu.

Non?
Euskadiko hiru herrialdeetako txoko ezberdinetan ospatuko dira Afalosteak.

Noiz?
2021eko azaroaren 16an Mingorri Kultur Elkartean, Bilbon (Euskaraz).
2021eko azaroaren 30an, Zelai Txiki Jatetxean, Donostin (elebiduna).
Ordutegia: 19:00-22:00

Nortzuk parte har dezakete?

25 pertsonako (gehienez) laborategi gastronomiko- sozialak izango dira.

*Aniztasuna ziurtatzeko oinarrizko irizpide bat mantenduko da, hau da, Txokoaren bazkide/ez bazkideen
artean, gazte eta nagusiak (2/3 belaunaldi), gizonak/emakumeak…

Afaloste ekimeneko partehartzaileek 5 € ordaindu beharko dituzte, afaria eta dinamizatutako laborategian, parte hartzearen truke.

Afaloste deritzon ekimena, Euskadiko 25 elkartek osatzen duten Eskubidez, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Erakunde-Foroa antolaturiko ekimena da, Bakeola-EDEk eta Gernika Gogoratuzek aurrera eramango dutelarik, Iñigo Retolazaren dinamizazioaren laguntzaz.

Ez zaitez kanpoan geratu! Gora Afaloste!