Albisteak

Afaloste-on 2020 "Conversaciones sobre Memoria y Convivencia"

AFALOSTE-ON 2020 EKITALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA: “MEMORIA ETA ELKARBIZITZARI BURUZKO ELKARRIZKETAK”

AfalosteON izeneko ekimena laborategi gastronomiko eta soziala da. Giza Eskubideen eta Bakearen inguruko Elkarteen Foroak sustatu du. Zoom bidez egingo da, abenduaren 10 eta 29an gaztelaniaz, eta abenduaren 21ean euskaraz.

Memoriari buruzko eremu birtual horren helburua da online elkarrizketaren eta sukaldaritzaren bidez elkarbizitza soziala sustatzea. Horren baitan, motibazio politikoko indarkeriek gure eguneroko bizimoduan eta gizartean izan duten eragina aztertuko da. AfalosteON ekimena belaunaldien arteko topaketarako eremu gisa sortu da. Anitza eta askotarikoa izan nahi du, iraganak gure orainaldian eta etorkizunean dituen eta izango dituen ondorioei buruzko hausnarketa aberatsa egiteko.

Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Parte hartzeko baldintza bakarra: bizipen pertsonalak partekatzeko eta beste ikuspegi batzuk barneratzeko gogoa izatea. Pertsona bakoitzak bere iraganeko une bereziren batekin lotura daukan pintxo, tapa edo plater bat partekatuko du (argazkia edo benetakoa). Pintxoak garrantzia berezia izango du AfalosteON dinamikan.

Inplementazioa: Bakeola-EDE eta Gernika Gogoratuz, Iñigo Retolazaren laguntzarekin.