Albisteak

Afaloste-on

AFALOSTE-ON 2021 EKITALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

AfalosteON izeneko ekimena laborategi gastronomiko eta soziala da. Eskubidez, Giza Eskubide eta Bakearen aldeko Hezkuntzako Erakunde-Foroak sustatu du. Zoom bidez egingo da,urriaren 6, 19 eta 21ean eta azaroaren 9an, txokoan.

AfalosteON laborategi gastronomikoa eta soziala da, —online elkarrizketaren eta sukaldaritzaren bidez— motibazio politikoko indarkeriak gure egune- roko bizitzan eta gizarte-sarean izan duen eragina esploratu egin nahi du.

Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Parte hartzeko baldintza bakarra: bizipen pertsonalak partekatzeko eta beste ikuspegi batzuk barneratzeko gogoa izatea. Pertsona bakoitzak bere iraganeko une bereziren batekin lotura daukan pintxo, tapa edo plater bat partekatuko du (argazkia edo benetakoa). Pintxoak garrantzia berezia izango du AfalosteON dinamikan.

Inplementazioa: Bakeola-EDE eta Gernika Gogoratuz, Iñigo Retolazaren laguntzarekin.

Saioak elebidunak edo euskaraz izango dira. Hemen duzu informazio guztia.