Albisteak

Informe Africa 2022. Jokin Alberdi

AFRIKA 2022 TXOSTENAREN AURKEZPENA

Maiatzaren 25ean Afrika 2022 Txostena aurkeztuko dute. “Afrika eta Europaren arteko harremanak krisi-garaian” ekitaldia Fundación Alternativasek antolatu du, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola klima-aldaketaren aurkako borroka, osasuna, harreman ekonomikoak eta erronka politikoak.

Jokin Alberdi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Gernika Gogoratuz fundazioko presidenteak hartuko du parte programazioan, beste kide batzuekin batera; besteak beste, Aurora Moreno Alcojor kazetaria, Nazioarteko Harremanetan eta Afrikako Ikasketetan espezializatua, José Luis de la Flor Gómez Nazioarteko Harremanetako doktorea eta nazioarteko osasun publikoko ikertzailea, eta Dagauh Komenan, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitateko ikertzailea.

Esteka honetan, ekitaldiaren inguruko informazio gehiago eta mahai-ingurua online jarraitzeko aukera izango duzu.