Albisteak

Jornadas Aipaz 2020

AIPAZ ERAKUNDEAK DENON ESKURA JARRI DITU 2020KO JARDUNALDIETAKO HITZALDIAK

Bakerako Ikerketaren Espainiako Elkarteak –AIPAZ– 2020ko azaroaren 26 eta 27an «La investigación para la paz en el Estado español: del presente al futuro. Teorías y prácticas» Jardunaldien esparruan aurkeztutako hitzaldiak argitaratu ditu.

Gernika Gogoratuz elkartea bertan izan zen, Maria Oianguren Idigorasen eta Jokin Alberdi Bidagurenen parte-hartzearen bidez. “Epistemologías de paz para mirar y actuar en el mundo” eta “Enfoques críticos de los estudios de Paz y Desarrollo: el Conflicto capital vida” gaiak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren.

Gainera, Anna León Herrerok, Giza Eskubideen eta Bakearen inguruko Heziketarako Elkarteen Foroko koordinatzaile teknikoak, amaiera eman zion jardunaldiari, honako blokearekin: “Trayectoria Histórica del Trabajo del Foro de Asociaciones deEducación en Derechos Humanos y por la Paz (2007-gaur egunera arte)“.

Jardunaldiak eta txosten hauxe bera Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Saileko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren diru-laguntzaren esparruan garatu da.

Ikus-entzunezko materialak eta hitzaldien testuak pdf formatuan ikusi ahal izango dituzu.