Albisteak

#ArmasOSalud Campaña AIPAZ

AIPAZ ERAKUNDEAK INBERTSIO EKO-SOZIALERAKO #ARMASOSALUD KANPAINA JARRI DU ABIAN

Bakearen aldeko Ikerketaren Espainiako Elkarteak –Aipaz#ArmasOSalud kanpaina aurkeztu du, gizarte zibileko hainbat elkarterekin batera. Kanpaina horren xedea zera da: Covid-19aren pandemiak eragindako krisiari laguntzeko, gastu militarrak inbertsio eko-sozialera bideratzea, genero ikuspegia kontuan izanda, betiere.

Jakinarazpenean honakoa adierazi da: “Segurtasun eta defentsaren ikuspegi holistiko batetik eta GIHen (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) eta 2030 Agendaren aldeko konpromisoarekin, Espainiako gizarte babeserako egitura eta mekanismoak sendotu nahi ditugu, eta uste dugu hori guztiz bateragarria dela (baita osagarria ere) gatazken konponketa eta lankidetzaren garapenerako politikekin, eta Garapenerako Laguntza Ofizialaren maila mantendu edota handitzearekin”.

Gernika Gogoratuz Aipaz erakundeko zuzendaritza batzordeko kidea da, beraz, kanpaina honekin bat egin du.

Hauek dira puntu nagusiak:

  1. Osasun sistemak nazio, erkidego eta tokiko mailan dituen gabeziak estaltzea.
  2. Hezkuntza hobetzea, maila guztietan.
  3. Herritarrengandik hurbilen egon behar duten zerbitzuen deszentralizazioa.
  4. Pandemiaren eragin espezifikoak genero ikuspegiaren bidez aztertzea.
  5. Migratzaile guztien egoera erregulatzea, modu iraunkorrean eta baldintzarik gabe.
  6. Gertuko merkataritza eta Covid-19aren pandemiak kaltetutako sektore guztiak babestea.
  7. Armagintza-industria nazionalaren eraldaketa industriala sustatzea, nazio eta Europa mailako interesa duten sektore produktibo zibilak lortzeko.
  8. Trantsizio ekologikoa burutzeko nazio eta nazioarte mailako proiektuak martxan jarri eta ikertzeko giza baliabideak handitzea.

Dokumentu osoa irakurri: