Albisteak

jornadas aipaz

AIPAZ JARDUNALDIAK: “AFRONTAR LA CULTURA DEL MIEDO A TRAVÉS DE LA CULTURA DE PAZ”

Aipaz, Bakearen aldeko Espainiako Ikerketa Elkarteak “Afrontar la cultura del miedo a través de la cultura de paz” izeneko jardunaldiak antolatu ditu 2019ko azaroaren 28 eta 29rako, Granadako Unibertsitateko Bake eta Gatazka arloko Institutuko Francisco A. Muñoz aretoan.

Maria Oiangurenek, Gernika Gogoratuz zentroko Zuzendariak, “Habitando los espacios del mundo” izeneko mahai-inguru batean parte hartuko du, ostiralean, azaroak 29, 16:00etan. Berarekin izango da Juan Manuel Jiménez Arenas, Bake eta Gatazka arloko Institutuko (UGR) Zuzendaria, honakoa aurkeztuz: “Amalgamas y caleidoscopios: visiones críticas (y pacíficas) de las identidades“. Moderatzaile lanetan arituko da Mario López Martínez, Bake eta Gatazka arloko Institutuko (UGR) Ikertzailea.

Bestalde, aurten Francisco A. Muñoz 2019 saria Carlos Martín Beristainek jasoko du, gatazken eraldaketa eta konponbidean, biktimenganako arreta eta erreparazioan eta giza eskubideen defentsan egindako lanagatik.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.