Albisteak

International Campaign to Abolish Nuclear Weapons

ARMA NUKLEARREN DEBEKUARI BURUZKO ITUNA JARRIKO DA INDARREAN

Gernika Gogoratuz elkartearen izenean, 2021eko urtarrilaren 22an indarrean jarriko den ituna babestu nahi dugu, Arma Nuklearren Debekuari buruzkoa, hain zuzen ere. ICAN kanpaina globalak sustatutako ekimena da (International Campaign to Abolish Nuclear Weapons).

ICAN koalizioaren barruan ehun herrialdetako gobernuz kanpoko erakundeak biltzen dira. Guztiek babesten eta sustatzen dute Nazio Batuek arma nuklearren debekuari buruzko itunarekin bat egitea. Mundu mailako akordio hori 2017ko uztailaren 7an hartu zen, New Yorken.

Ondoren zerrendatu ditugu 2021eko urtarrilaren 22tik aurrera nazioarteko zuzenbidearen arabera legezko kanpokoak izango diren 5 puntu:

  1. Itunak arma nuklearren sistema berriak garatzea debekatzen du.
  2. Itunak arma nuklearren garapenean laguntzea debekatzen du.
  3. Itunak arma nuklearrak gorde edo edukitzea debekatzen du.
  4. Itunak arma nuklearren fabrikazioa debekatzen du.
  5. Itunak arma nuklearren erabilera bultzatzea debekatzen du.

TPNW izenekoa indarrean jartzea aukera ezin hobea da herrialde, enpresa, unibertsitate eta bestelako erakunde guztiek nazioarteko lege-esparru horrekiko duten erlazioa berriz planteatu eta ebaluatzeko. Arma nuklearrak sortu edota gordetzen dituzten herrialdeak, edota eraso nuklearretan parte hartzen dutenak, eta enpresa fabrikatzaileak.