Albisteak

"Los Derechos Humanos, la Democracia y la Igualdad en la Era de los Algoritmos y la Inteligencia Artificial" de

AURKEZPENA: «LOS DERECHOS HUMANOS, LA DEMOCRACIA Y LA IGUALDAD EN LA ERA DE LOS ALGORITMOS Y LA INTELIGENCIA ARTIFICIAL»

Urteari hasiera emateko, Gernika Sarea bildumaren azken argitalpena aurkeztu nahi dugu: «Los Derechos Humanos, la Democracia y la Igualdad en la Era de los Algoritmos y la Inteligencia Artificial».

Rafael Merino Rus da liburuaren egilea, eta, horren bidez, ikusarazi nahi digu aipatutako horiek alde guztietatik daudela, nahiz eta guk ez ikusi. Bere esanetan, gure partez pentsatzen dute eta gure mundu-ikuskera baldintzatzen dute. Adimen artifiziala eta algoritmoak dira, gaur egun bizi dugun iraultza teknologikoaren oinarriak. Lan honen planteamendua zera da: adimen artifiziala eta algoritmoak gure bizitzak eta antolamendu sozial eta ekonomikoak aldatzen ari dira XXI. mendean, eta aldaketa hori nola gauzatzen ari den hausnartu nahi da, funtsezko hiru dimentsio kontuan izanda: Demokrazia eta botere ekonomikoa; giza eskubideak eta desberdintasuna; eta errealitatearen ikuspegi eta interpretazioaren aldaketa. Teknologia berri horien muga etiko eta praktikoak ulertu eta zehazteari dagozkion ekimen eta mugimendu global interesgarrietako batzuk ere aztertu dira (izaera publiko zein pribatukoak). Azkenik, “bakerako aro digitalaren” oinarrizko printzipioak zein izan beharko liratekeen hausnartu da.