Albisteak

Webinar Ayuda en Acción y Gernika Gogoratuz sobre Cabo Delgado

AYUDA EN ACCIÓNEN CABO DELGADORI BURUZKO WEB MINTEGIAN PARTE HARTUKO DU GERNIKA GOGORATUZEK

Ayuda en Acciónek antolatutako ¿Por qué importa Mozambique? Guerra y desplazamientos en Cabo Delgado web-mintegian parte hartuko dute Jokin Alberdik (EHUko irakaslea, Gernika Gogoratuzeko presidentea eta Gernikatik Mundurako zuzendaritza-batzordeko kidea) eta Teresa Cunhak (Coimbrako Unibertsitateko ikerlaria eta Gernika Gogoratuzeko kolaboratzailea). Ekainaren 20 izango da, errefuxiatuen munduko egunean.

Cabo Delgadoko (Mozambike) gerrari buruzkoa izango da web-mintegia; miloi bat desplazatu eragin ditu gerra horrek. Egungo egoeraz, desplazatuen presazko beharrez eta horiei laguntza emateko ezinbestekoak diren erantzun humanitarioez ere hitz egingo dute. Gernika Gogoratuzek, Ayuda en Acciónek eta Centro de Estudios y Acción por la Pazek (CEAP) egindako “Guerra, desplazamientos forzados y respuestas a la crisis en Cabo Delgado (Mozambique)” txostenean jasota daude gai horiek. Joan den martxoan aurkeztu zuten txostena, Bilbon.

Jokin Alberdiz eta Teresa Cunhaz gain, Jesús Pérez Marty (Ayuda en Accióneko Mozambikeko zuzendaria) eta Andrea Chamorro (Descifrando la guerrako analista) ere izango dira; azken hori, moderatzaile lanetan.

Data: Ekainak 20
Ordua: 17:00h
Web-mintegiaren esteka


Gernika Gogoratuzek eta Gernikatik Mundura GGKEk elkarrekin lan egiten dute “Gereizpetatik 11 izpi: Voces empoderadas en acción tejiendo colectivamente alternativas de vida” proiektuan, Cabo Delgadon bost urtez baino gehiagoz garatutako Territorios en Conflicto lanaren ildotik.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua.