Albisteak

VI Laboratorio de Economia de Paz. Gernika Gogoratuz

BAKE EKONOMIA, GIZA ESKUBIDEAK ETA EUSKAL ENPRESAREN VI. LABORATEGIA

Maiatzaren 24an Bake Ekonomiaren, Giza Eskubideen eta Euskal Enpresaren VI. Laborategia egingo da, Gernika Gogoratuz-ek antolatuta, EhuGune, REAS Euskadi, Economistas sin Fronteras eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin elkarlanean. Ekitaldia Bizkaia Aretoan izango da eta bertan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea.
Edizio honek aurreko urteetan egindako lanarekin jarraitzen du, eta landuko diren gaiak gure munduak aro digitalean bake-ekonomia, enpresa eta giza eskubideak, neo-extraktibismoa eta erakundeen kontrapisuak bezalako esparruetan dituen erronkak izango dira.

Programa 9:00etatik 15:00etara izango da, eta honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: David Hoyos (Ehugune EHUko zuzendaria), María Oianguren (Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria), Monika Hernando (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren zuzendaria), Euridice Cabañes (Arsgameseko zuzendarikidea), Alvaro Ramirez eta Iker Atxa (Gernika Gogoratuz), Laura Ruiz (Economistas sin Fronteras) eta Almudena Moreno (Alianza por la Solidaridad-ActionAid-eko Tokiko Garapen Iraunkorreko koordinatzailea).