Albisteak

V laboratorio de economia de paz

BAKE EKONOMIAREN, GIZA ESKUBIDEEN ETA EUSKADIKO ENPRESEN V. LABORATEGIA

Maiatzaren 23an Bake Ekonomiaren, Giza Eskubideen eta Euskadiko Enpresaren V. Laborategia antolatu du Gernika Gogoratuzek, EhuGuneren, REAS Euskadiren, Economistas sin Fronterasen eta Euskadiko GKE-en Koordinakundearen laguntzarekin. Ekitaldia Bizkaia Aretoan izango da eta EHUtb zerbitzuaren bitartez jarraitu ahal izango da streaming bidez.

Edizio honetan, aurreko urteetan egindako lanari jarraipena emango zaio, eta jorratutako gaiak gure munduak bizi dituen klima-aldaketa, desberdintasunen gorakadak, munduko pandemiak eta Ukrainako gerrak izango dira. Horiek guztiek agerian utzi dute gure erakunde sozial, politiko eta ekonomikoak zer hauskorrak diren.

Egitaraua 09:00etatik 14:00etara izango da eta parte-hartzaileen artean egongo dira hauek; David Hoyos (Ehugune UPV-EHU), María Oianguren (Gernika Gogoratuz), Amador Fernández Savater (ikertzaile independentea eta aktibista), Gema Galdón Clavell (Éticas Consultingeko zuzendaria), Álvaro Campos (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ingeniaritza Termikoan doktorea), José Ramón Mariño (ATTAC Bizkaia Elkarteko ekonomilaria), Laura Ruiz (Economistas sin Fronteras), Marian Díaz (REAS Euskadi), Guillermo Miró (Bilboko Merkataritza Ganbera) eta Iker Atxa (Gizarte Berrikuntzan aditua), besteak beste.

Saioa erdipresentziala izango da eta EHUtb zerbitzuaren bitartez eskainiko da.
Edukiera mugatua da eta aurrez aurre joateko izena eman behar da.