Albisteak

DIÁLOGO(S) SOCIAL(ES) SOBRE ECONOMÍA DE PAZ. Gernika Gogoratuz. Iñigo Retolaza

BAKE EKONOMIARI BURUZKO SOLASALDI SOZIALAK

Data: 2020ko abenduaren 3an, osteguna
Ordua: 9:30 – 13:30
Lekua: Burtsa auzo-etxea. Pilota Kalea, 10, Bilbo.

Hizkuntza: gaztelania eta euskara

Ekonomia globalizatuaren funtzionamenduak merkatuen ohiko zirkuituetatik kanpo utzi ditu herritar asko. Hori horrela izanik, eragile eta sektoreen arteko solasaldien bidez, pertsonak zentroan jarriko dituen garapen ekonomiko eta produktibo baten inguruan hausnartu eta aukerak planteatu nahi ditugu. Eskubideen gaineko ikuspegi hori are garrantzitsuagoa da egungo krisi momentuan. Izan ere, erabaki zehatz batzuen mende egongo da herritar batzuek beren bizi-kalitatea hobetu ahal izatea edo ezin izatea. Hori horrela izanik, giza eskubideen betetze-mailari dagokionez aurrera edo atzera egiten ariko gara.

Eragileen arteko saio honetarako planteatutako topaketak aurreko eguneko solasaldi horizontaletan sortutako galdera eta kezken inguruan sakonduko du. Hainbat modutara egingo dugu, eragile anitzeko solasaldi metodo berritzaileak erabiliz.

Horrekin guztiarekin, BAKE EKONOMIEI buruzko proposamenaren helburua zera da: Giza Eskubideen eta Bakearen inguruko Heziketa Elkarteen Foroko kide diren erakundeen ikerketa-lerroak eta jarduerak elikatzea.

Iñigo Retolaza

Memorialab “Memoriaren eraikuntza sozialerako espazioak izeneko programaren bideratzailea, Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa eta Bakeolak sustatuta. Elkarrizketarako, ikasketarako eta antolakuntzen eraldaketarako espazioak bideratu eta errazteko arduraduna. Tokiko kudeaketa arloko diplomatua (U.NUR, Bolivia) eta Parte-hartze, Botere eta Aldaketa Sozialaren arloko Maisutza (Institute of Development Studies, University of Sussex, UK). PNUD-Latinoamerikako Elkarrizketa Demokratikorako eskualde Proiektuko aholkulari izan zen.