BAKE, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO IV. LABORATEGIAREN AURKEZPENA
Bake, Euskal Enpresa eta Giza Eskubideei buruzko Laborategiaren IV. Edizioan covid osteko testuinguruan interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai landuko dira. Sala Baroja, Bizkaia Aretoa edo streaming bidez izango da, urriaren 28an, 09:30etan.
Zehazki, honako proposamenak jaso dira:
- Osasun krisiari aurre egiteko politika ekonomikoak.
- Bizitza eta zaintzaren iraunkortasuna.
- Giza Eskubideen inguruko erronka berriak.
- Krisiari aurre egiteko neurriak eta trantsizioa.
- Giza Eskubideen arloan enpresek izan beharreko ikuspegia.
Aurten, honakoek parte hartuko dute: Sevillako Unibertsitateko Juan Torres; Demokrazia Ekonomikoaren aldeko Plataformako presidente Ignacio Muro; Giza Eskubideen nazioarteko eskubideen arloko espezialista Susie Alegre; Gobernantza Demokratikoko Globernance Institutuko Nerea Magallón; Nazio Batuetako giza eskubide eta enpresei buruzko Lan-taldeko Presidente Dante Pesce, eta Mugarik Gabeko Ekonomisten Euskadiko kidea.
Lehen aldiz aurrez aurre egingo da, eta streaming bidez emateko eta parte-hartze telematikoa bermatzeko beharrezko baliabideak jarriko dira eskura.
Gainera, aurten laborategiekin batera, proposamen dinamiko bat egin da, Giza Eskubideen eta Bakearen arloko Heziketarako Elkarteen Foroaren eskutik.
Osteguna, urriak 29
16:00tik – 20:00ra
John Jauregiko auzo etxeko Ganbaran
Kontsultatu hemen programari buruzko informazio osoa eta izena emateko modua.