Albisteak

Seminario Justicia Transicional

BAKE-HIRI ETA -LURRALDEEI BURUZKO MUNDU FOROAREN HIRUGARREN EDIZIOA. JUSTIZIA TRANTSIZIONALARI ETA BAKEARI BURUZKO NAZIOARTEKO MINTEGIA

Uztailaren 15ean, “Memoriarako, elkarrizketarako eta bakerako pedagogia, ez errepikatzeko bermeak indartze aldera” saioa egin zen Justizia Trantsizionalari eta Bakeari buruzko Nazioarteko Mintegian; saio horretan parte hartu zuen Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroko zuzendari eta Bakerako Espainiako Ikerketa Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide den Maria Oiangurenek.

Mexiko Hiriko Bake-hiri eta -lurraldeei buruzko Mundu Foroaren hirugarren edizioaren barruan (2020-2021) egin zen ekitaldia, Mexiko Hiriko Gobernuak antolatuta, Nazioarteko Antolaketa Batzorde (COI) baten laguntzarekin, eta hainbat erakundek hartzen du parte (nazioarteko organismoak, eskualdekoak, nazio mailakoak, tokikoak).

Helburua da Giza Eskubideak urratu zaizkien biktimak, tokiko liderrak, nazioarteko organismo eta sareak, akademiak, gizarte zibileko erakundeak, aktibistak eta herritarrak elkar daitezen laguntzea, justizia trantsizionalari eta bakearen eraikuntzari buruzko diziplina anitzeko hausnarketa- eta analisi-prozesu bat sortzeko.

Hirugarren edizio honetan, bakearen ikuskera positiboa hartzen da kontuan, eta ez bakarrik gatazka belikorik ez existitze huts gisa ulertuta, baizik eta baita justizia soziala, garapen jasangarria eta herritarren jardun demokratikoa existitzearekin lotuta, estatuen barruan eta haien artean giza eskubideak betetzearekin eta, ondorioz, edozein indarkeria motaren aurkako bake gisa. Ildo horretan, Eskubide Ekonomiko, Sozial, Kultural eta Ingurumen-eskubideak Foroaren oinarri kontzeptualtzat jotzen dira, Hiri-eskubideranzko hurbilketa batetik landuta.