Albisteak

curso Cultura de Paz, Convivencia y Derechos Humanos

BAKE KULTURA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN IKASTAROA AZAROAREN 15ERA ARTE LUZATUKO DA.

Euskadiko Giza Eskubideen eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak 2020ko azaroaren 15era arte luzatu du Bake Kultura, Bizikidetza eta Giza Eskubideen online ikastaroaren bigarren edizioa egiteko epea.

Izena emateko mugaeguna 2020ko irailaren 30a izango da.

Honatx ikastaroaren helburuak:

  • Giza Eskubideen eta Bake kulturaren historia aurkeztea.
  • Erakundeek tokiko mailan eta nazioartean bizitako esperientzia ezagutzea.
  • Hezkuntza, gizarte edota kultur gaietan Giza Eskubideen eta Bake Kulturaren esparruekin lotutako zentzu kritiko bat garatzea.
  • Giza Eskubideak eta Bake Kultura bultzatzeko ezagutza eta baliabideak ematea.
  • Euskadin terrorismoa eta politikarekin zerikusia duten bestelako indarkeria batzuk biziz hainbat urtez eman ostean bizikidetzaren inguruko esperientziak urreratzea.

Aldaketaren arrazoia COVID-19 gaixotasuna dela medio bizitzen ari garen ezohiko egoera da. Ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke, nahieran.

Informazio gehiagorako