Albisteak

Segundo Congreso Mundial de la Paz IPB. Barcelona 2021

BAKEAREN BIGARREN MUNDU KONGRESUA – IPB. BARTZELONA 2021

Urrian Bakearen Bigarren Mundu Kongresuan elkartuko gara, mundu osoko aktibistekin. International Peace Bureau erakundeak antolatutako ekitaldi hori 2021eko urriaren 15, 16 eta 17an egingo da, Bartzelonan.

IPBren Bakearen Bigarren Munduko Kongresua bake eta justiziaren inguruan lan egiten dugun nazioarteko mugimendu guztien arteko topaketa eremu bat da.

Kongresu hau aukera ona da talde eta pertsonen artean estrategiak partekatu eta elkarrekin lan egiteko. Tresnak eta diskurtsoak sortu eta eguneratzeko espazioa da, mundu osoko herritarrak bakearen eta armagabetzearen alde mugiarazteko helburuarekin.

Gernika Gogoratuz elkarteak ere bat egingo du, beste nazioarteko eta nazio mailako erakunde batzuekin, hala nola AiPAZ, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Hegoa-Institutua edota Cultura de Paz Fundazioa.