Albisteak

premios gernika por la paz 2020

BAKEAREN ETA ADISKIDETZEAREN ALDEKO GERNIKA SARIAK 2022

Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligak (WILPF España) eta Gernikako Calzada adinekoen egoitzako zaintzaileek jaso dute 2022ko Gernika saria, bakearen eta adiskidetzearen aldekoa.

Gernikako Udalaren arabera, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligak, munduko erakunde feministarik zaharrenak, elkartasuna sustatu du. WILPF nazioarteko erakundea da, 1915ean Hagan sortua, guda eta indarkeria mota guztien aurka, emakumeen zapalkuntza, diskriminazio eta esplotazio ororen aurka dauden emakumeak batzeko. Armagabetze unibertsalaren, gatazken eraldaketa baketsuaren, giza eskubideen eta justizia ekonomiko, politiko eta sozialaren alde lan egiten du.

Gernikako Calzada egoitzako zaintzaileei koronabirusaren pandemiaren unerik gogorrenean erakutsitako konpromisoa aitortu diete, zentro horretako adinekoekin konfinatzea erabaki zutenekoa.

Sari hauek eman dituen epaimahaia Gernika-Lumoko Udaleko eta Alemaniako Pforzheim ordezkariek, Gernika Gogoratuz Fundazioko, Kultur Etxeko eta Gernikako Bakearen Museoko arduradunek osatu dute.

Gernika-Lumoko Udalak apirilaren 26an emango ditu sariak, Bizkaiko hiribildu honen bonbardaketaren 85. urteurrena ospatzeko ekitaldien programaren barruan.