Albisteak

BIZI ALTERNATIBAK ERAIKITZEKO METODOLOGIAK AURKEZTU DITUGU

Gernika Gogoratuz elkarteak Gernika Sarea Bildumako argitalpenik berriena aurkeztu du. Bertan, etorkizuneko alternatibei buruzko pentsamendu kritikoaren dimentsioa bildu du, errealitate sozialari aplikatutako azterketei dagokienez. Argitalpen honen helburua, bakea indartzeko jarduketa-esparruak aurkeztea da, izenburuak iradokitzen duen moduan: Bizi-alternatibak eraikitzeko metodologiak. Bizi-jasangarritasunari buruzko laguntza-prozesuetarako eta kontakizunak indartzeko ikuspegiak.

Argitalpen hau nazioarteko hiru lankidetza-proiekturen ikaskuntzen emaitza da: «Gatazka-lurraldeak» proiektua lehen fasean 2018-2019), «Bizi-alternatibak eraikitzeko eta gaitasunak indartzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza»; proiektu bera bigarren fasean (2020-2021), «Prozesuen laguntza eta bizitzaren jasangarritasunari buruzko kontakizunak indartzea»; eta «Gerizpetatik 11 izpi: bizi-kontakizunen isildutako ahotsak gehituz» proiektua (2020-2022).

Gernika Gogoratuz “taldeko Itxaso Bengoetxea Larrinaga eta Liliana Zambrano-Quintero izan dira argitalpenaren koordinatzaileak.