Bizitzarako Lurraldeak

territorios para la vida

«Bizitzarako Lurraldeak» (2023-2024) Gernikatik Mundurarekin partzuergoan dagoen proiektu bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin gauzatua. Eztabaidaguneek eta gobernantza demokratikoak lurraldeetan bizitzarekin eta ingurumenarekin modu iraunkorrean bizitzeko beste modu batzuk pentsatzeko eta eraikitzeko estrategia gisa duten garrantzia nabarmentzea du helburu.

Proiektua Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren eremuan lan egiten du, eredu politiko-ekonomiko nagusiak lurraldean duen eraginaz jabetuz. Lurraldea bizitzeko beste modu batzuk eraikitzeko gakoak metatzea ahalbidetzen duten jakintzak, metodoak eta ikaskuntzak partekatzen ditu, bizitzaren iraunkortasunari lehentasuna emanez.

Ekimen hau egindako bidean ikasitakoaz eta jada eraikitako sareez elikatzen da.

AURREKARIAK 


(2022-2023)


Lurralde Gatazkatsuak proiektua. Gernika Gogoratuzek, Gernikatik Mundurarekin elkarlanean, eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalak eta haren eragile nagusiek, enpresa transnazionalek, lurraldeetan duten eraginari buruzko ikerketa, prestakuntza, ekintza eta eragineko prozesua sustatzeko. (Bi fase 2018-2019/2020-2021).

(2022-2023)


GEREIZPETATIK 11 IZPI

(2022-2023)


Gainera, Gernikatik Mundurak Gernika Gogoratuzekin elkarlanean, honako proiektua abiatu du: «Gereizpetatik 11 Izpi: ekintzan ahaldundutako ahotsak, kolektiboki bizitza-alternatibak ehunduz» ekintzak bi lurraldetan fokalizatuz, Cajamarcan eta Urdaibain (Bi fase 2020-2022 / 2022-2024).

BIZITZARAKO LURRALDEAK (2024)


Bizitzarako lurraldeek kontzientzia kritikoa eta mobilizatzailea sortzen laguntzen dute; politika neoliberal kapitalistak, heteropatriarkatuak, xenofobiak eta arrazakeriak eragiten duten eraginaren aurrean, hainbat testuingurutan jakintzak elkartrukatuz eta bizitzarekin eta naturarekin jasangarriak diren lurraldeen eraikuntza lokal-globalerako material pedagogikoak sortuz.

MATERIALAK


Museo Guggenheim en la Biosfera de Urdaibai.

Museo Guggenheim en la Biosfera de Urdaibai. Ante el «argumentario» institucional, una alternativa en positivo.
Ramón Zallo. Viento Sur. Otsaila 2025

Revista Aldaba- Ramón Zallo: Urdaibai

El tejido asociativo y cultural de Gernika-Lumo y Busturialdea.
Ramón Zallo. Revista Aldaba. Martxoa 2024

Revista Aldaba- Ramón Zallo: Urdaibai

Un plan económico estratégico para Busturialdea-Urdaibai.
Ramón Zallo. Revista Aldaba.  Maiatza 2024

Busturialdeko etorkizuna elkarrizketa estrategikoak. 
Sara Nicholson y Jokin Alberdi. OIZMENDI Telebista. Azaroa 2024

El plan estratégico de Busturialdea o un proceso participativo de filtros.
Ramón Zallo. Naiz. Abendua 2024

GERNIKAKO KULTURAREN ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO XXXIV. JARDUNALDIAK 2024

Ramón Zallo, dokumentuaren aurkezpena:
«Un desarrollo económico y ecosocial para Busturialdea-Urdaibai». (2024)

Elkarrizketa: proiektuak «Bizitzarako Lurraldeak» eta «11 Izpi. Isildutako ahotsak. Aukerak ehuntzen».
Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozanbike) eta Urdaibai (Euskal Herria).

DIÁLOGO: PROYECTOS «TERRITORIOS PARA LA VIDA» «11 IZPI. VOCES SILENCIADAS. TEJIENDO ALTERNATIVAS»

ALIANTZAK


Gernika Gogoratuz
Gernikatik Mundura

BABESLEAK


Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.