Albisteak

Visión Integral de la comarca Busturialdea-Urdaibai

GERNIKA GOGORATUZ-EK BUSTURIALDEA-URDAIBAI ESKUALDEAREN IKUSPEGI INTEGRALA ESKAINTZEN DU

Gernika Gogoratuz-ek Busturialdea-Urdaibai eskualdearen Ikuspegi Integrala aurkezpenean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Abenduaren 15ean izango da, Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan, 18: 00etan.

Ekitaldia Busturialdea-Urdaibairen egungo egoeran eta etorkizunean oinarrituko da, eta Ramón Zallo Elguezabal, Rosa de la Asunción Sanz eta Xabier Arana Eiguren Urdaibaiko lantaldeko kideek egindako ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira. Azken horiek lau urtez aritu dira lanean, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuaren baitan.

Ramón Zallo Elguezabal, Busturialdea‐Urdaibairen gainbehera ekonomikoa. Dilemak eta proposamenak lanaren egilea Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua eta Informazio Zientzietan doktorea da. Euskadiko Kutxan (Arrasate) ekonomia-analista izan zen 1974an. Ikus-entzunezko Komunikazioko katedraduna izan da, eta, duela gutxi, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua.

Rosa de la Asunción Sanz, Gizarte Langintzan eta Soziologian lizentziatua. Rosazero deituriko bere aholkularitza-enpresatik lan egin du EAEko hainbat udalerritako berdintasun-planak diagnostikatzen, egiten eta gauzatzen. Busturialdea-Urdaibai eskualdeko Ibarrangeluko Kukubedarrak elkarte feministako kide sortzailea izan da.

Xabier Arana Eiguren Biologian lizentziatua eta “Evaluación y Recuperación Ambiental” masterduna da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendaria izan zen 1996 eta 2007 artean, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko Ingurumen Batzordeko kide, eta, 2012tik, Bizkaiko Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurumen Hezkuntzako Ataleko burua da. Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Lurgaia Fundazioko kidea da, besteak beste.

Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteek antolatu dute ekitaldia, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren laguntzarekin.

Interesa duten pertsona guztientzat zabalik.

pasaporte covid-19