Albisteak

RENÉ CASSIN» 2020 SARIA

CARLOS MARTIN BERISTAINEK RENÉ CASSIN 2020 SARIA JASOKO DU

Carlos Martin Beristain bilbotarra medikua eta psikologian doktorea da. René Cassin 2020 Saria jasoko du abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Eusko Jaurlaritzak emango dio saria, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.

Eusko Jaurlaritzak Carlos Martín Beristainen lana aitortu nahi izan du, “Euskadin, Saharan eta Latinoamerikan, hala nola Kolonbian eta Guatemalan, Giza Eskubideen defentsan egindako lanagatik”.

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko edota juridikoen lana aitortzeko asmoz.

Horrela izanik, Martin Beristain doktoreak esperientzia handia dauka mundu osoko gatazketan bitartekaritza lana egiten. Gaur egun, Kolonbiako Egiaren Batzordeko kidea eta Comisión Interamericana de Derechos Humanos batzordeko Diziplina arteko Aditu Independenteen batzordekoa da, Mexikon (Ayotzinapa) desagertutako 43 normalisten kasurako.

Martin Beristainen hautagaitza Argituz elkarteak proposatu zuen, Giza Eskubideen aldeko Elkarteak.