Albisteak

Gernika Gogoratuz

CAUCAKO INDIGENEN ETA AFRIKAONDORENGOEN AURKAKO AZKEN MEHATXUAK SALATZEN DITUGU

Martxoaren 7an Indepaz (Instituto de Estudios para el Desarrollo y la Paz), CRIC (Consejo Regional Indígena de Cauca), ACIN (Asociación de Cabildos Indígenas del Norte del Cauca) eta ACONCen (Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca) aurka jasotako mehatxuak salatu nahi ditugu euskal erakunde publikoek eta behean sinatzen dugun Kolonbiarekin elkartasun eta Giza Eskubideen aldeko erakundeek. Mehatxu hauek “Bloque Sur Occidente de las Águilas Negras” ek luzatu egin ditu, elkarte hauek helburu militar bezala izendatuz.

Gainera, gogor gaitzesten dugu Miller Correa ACINeko kontseilariaren hilketa. Berarekin aurten eraildako liderrak 40 izan dira, eta 1.326 2016. urtetik, Bake Akordioa sinatu zenetik.