Albisteak

Cristina Narea en Astra Iluntzeak

CRISTINA NAREA UZTAILAREN 8AN IZANGO DA ASTRA ILUNTZEAKEN

Uztailaren 8an Gernika Gogoratuzek Cristina Narearen kontzertua antolatuko du Astra Iluntzeak programaren barruan. 3 euroko sarrera izango duen kontzertua 20:00etan izango da Astran eta lekua mugatua izango da.

Cristina Nareak autore kantua, jazz/bossa, folk sustraia eta rock-begirada duen errepertorioa eskeiniko du. Artea eta kulturatik Txileko diktaduraren aurka lan egin duen kantautore txiletarrak konpromiso soziala izan du beti. Cristinak berak dioen bezala: “Bihozkada naturala, txikitatik gizarte eta kulturarekiko kezka sentitu dudalako”.

Ketama, Nacha Pop, Nacho Gª Vega, Antonio Vega, Revólver, Navajita Plateá, Joaquín Sabina, Estopa, Miguel Ríos edo Hilario Camacho bezalako artistekin kolaboratu du.

Gernika Gogoratuz, Ideasur eta Gernikatik Mundura taldeek antolatu dute kontzertua.

Cristina Narea en Astra Iluntzeak