Albisteak

IPB Llamamiento: Reduzcamos el Gasto Militar. Defendamos a la Gente y al Planeta

DEIALDIA: MURRIZTU DEZAGUN GASTU MILITARRA. DEFENDA DITZAGUN JENDEA ETA PLANETA

Gernika Gogoratuz elkarteak bat egin du mundu osoko gobernuei egindako eskaera honekin: gastu militarra murriztea. Murrizketa hori eginez lortutako dirua osasun krisia eta krisi ekosoziala arintzeko neurrietara bideratzea eskatzen dugu, Gastu Militarraren inguruko Ekintzen Egun Globalekin bat etorriz (GDAMS).

International Peace Bureau erakundeak eta Gastu Militarraren inguruko Kanpaina Globala sustatzen duten erakundeek deialdia egin dute Stockholm International Peace Research Institute erakundeak (SIPRI) argitaratutako datuak ikusita; 2020ko munduko gastu militarraren zifren berri eman dute, eta argi ikusten da zazpigarren urtez jarraian goranzko joera bat dagoela. 2019ko 1,92 bilioi dolarren kopurua gainditu egin da.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.