Albisteak

Educación para la paz y por el desarme nuclear

DESARME NUKLEARRAREN ALDEKO ALIANTZAREN JARDUNALDIA MADRILGO ATENEOAN

Datorren maiatzaren 23an Bakerako eta armagabetze nuklearrerako hezkuntza ekitaldia egingo da, Madrilgo Ateneoko Hezkuntza Sailak eta duela gutxi sortutako, eta Gernika Gogoratuzek parte hartzen duen, Desarme Nuklearraren Aldeko Aliantzak antolatuta.

Ekitaldian parte hartuko dute Federico Mayor Zaragozak, Cultura de Paz Fundazioko presidenteak; Carlos Umañak, ICANeko ordezkariak (Arma Nuklearrak Indargabetzeko Nazioarteko Kanpaina, 2017ko Nobel Saria) eta Tica Font-ek, Centre Delàs d ‘Estudis per la Pau zentroko ikertzaileak, premiazko bakearen kultura eraikitzeko beharra, mehatxu nuklearra eta arma nuklearren debekuari buruzko ituna aztertuko dituzte.

Gainera, Desarme Nuklearraren Aldeko Aliantza eta bere helburuak aurkeztuko dira, erakunde kideen ordezkariekin (AIPAZ, WILPF Espainia, Greenpeace, Desarma Madrid, Justizia eta Bakea). FundiPau, Centre Delàs, Gernika Gogoratuz, Mujeres de Negro Madrid, MOC eta Pressenza).

Alianza por el desarme nuclear