Albisteak

RENÉ CASSIN» 2020 SARIA

ELISA LONCÓN ANTILEO, EKINTZAILE ETA POLITIKARI TXILETARRA, RENÉ CASSIN SARIA 2021

Eusko Jaurlaritzak Elisa Loncón Antileo ekintzaile eta politikari txiletarra saritu du Giza Eskubideen 2021eko René Cassin sariarekin, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Elisa Loncón Antileo 1963ko urtarrilaren 23an jaio zen Traiguén herrian, Araucanía eskualdean, Txileko hegoaldean, eta Lefweluan maputxeen komunitatean bizi izan zituen haurtzaroa eta nerabezaroa.

Giza eskubideen defendatzaile gisa, Lonconek lan berezia egin du maputxeen eta Txileko jatorrizko herrien hizkuntza- eta kultura-ezberdintasunak onar daitezen.

Modu autodidaktan irakurtzen ikasi zuen, La Fronterako Unibertsitateko ingeleseko irakasle titulua lortu zuen Araucanian, eta graduondoko ikasketak egin zituen Hagako Gizarte Ikasketen Institutuan eta Kanadako Regina Unibertsitatean.

Elisa Loncón Antileok 2022ko urtarrilaren 19an jasoko du saria.