Albisteak

CEAR. Comisión de ayuda al refugiado en Euskadi

EUSKAL BABES PROGRAMAKO GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK GERNIKAN IZAN DIRA BISITAN, GERNIKA GOGORATUZEN LAGUNTZAREKIN

Maiatzaren 20an, osteguna, CEAR erakundeak kudeatutako Giza Eskubideen Defendatzaileen Aldi baterako Babeserako Euskal Programaren ordezkariek Gernika bisitatu dute. Urtero legez, Gernikako leku adierazgarrienetatik zehar ibili dira eta Gernika Gogoratuzen egoitza eta Bakearen Museoa bisitatu dituzte.

Taldea hiru pertsonak osatua izan da, horien artean Leiria Vay García, emakumea, Maya K ́iche indigena, Guatemalako Ama Naturaren eta Giza Eskubideen defendatzailea. Gaur egun politika nazionaleko zuzendaritzako kidea da eta bi aldiz jarraian hautatu dute Nekazaritza eremuko garapenerako Batzordeko Legezko Ordezkari izateko (CODECA).

CODECA izenekoa Guatemala osoko gizarte mugimendu erasotu eta erreprimituena da. 1992an sortu zen, Lurreko eta Laneko Eskubideen alde borrokatzeko, baina errepresioa areagotu egin zen CODECA ondasun eta zerbitzu pribatizatu guztien nazionalizazioa publikoki eskatzen hasi zenean. Azken bi urteetan, CODECA erakundeko zuzendaritzako 20 kide hil dituzte, azkena 2021eko apirilaren 11n.