Albisteak

Eusko Jaurlaritzaren René Cassin Giza Eskubideen Saria Maria Oianguren Idigorasi (2010)

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko edota juridikoen lana aitortzeko asmoz.
Sariaren izendapena René Cassinen oroipenari zor zaio Baionan jaio zen 1887an. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen eta Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1968an, giza eskubideen alde atsedenik gabe borrokatzeagatik

Maria Oianguren Idigorasi

Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroko zuzendaria da. Bakearen aldeko Ikerketaren Espainiako Elkarteko (AIPAZ) Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Eurobasqueko kidea, Europar Mugimenduaren Euskal Kontseilua, Gernikatik Mundurako GKEaren kidea eta Urdaibaiko Erreserba Biosferaren Patronatuko Kooperazio Kontseiluko kidea.

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko presidentea izan da (2007-2011) eta Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planaren Kontsulta Kontseiluko Presidentea (2018-2020).

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 1989.

Enpresa Zuzendaritza eta Kultur Elkarteen goi mailako ikastaroa Xabidek antolatuta Madrilgo Konplutense Unibertsitearekin batera, 2001.
Gizartea Eratzeko Etika Masterra, Deustuko Unibertsitatea, 2020.