Gernika Gogoratuzek eta INDEPAZek, Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean antolatutako hiribildua bonbardatu zuteneko 86. urteurrenarekin lotuta.
2023ko apirilaren 24tik 26ra
Egiaren Batzordeak gerrak, diktadurak, erregimen autoritarioak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan dituzten herrialdeetan gertatutakoa argitzeko ikerketarako aldi baterako mekanismoak dira. Munduan zehar, era askotako legatuak dituzten 51 batzorde inguru egon dira gutxi gorabehera. Jardunaldi hauetan, batzorde ugariren esperientziak aztertu eta gai horretan adituak direnak izango ditugu gure artean. Batzorde bakoitzeko berrikuntzak eta elkarbizitza eta adiskidetzea eraikitzeko ikaskuntza etikoak azalduko dituzte bertan.
11:30-12:00 JARDUNALDIEN INAUGURAZIOA
12:00-13:30 EGIAREN BATZORDEAK. HEGOAFRIKA, EKIALDEKO TIMOR ETA ARGENTINA
Aurkezlea: Camilo González Posso. INDEPAZeko presidentea. Magisterra Ekonomian, Pentsamendu Konplexuan doktoregaia. Kolonbiako Osasun ministroa (1990-1992). Unibertsitateko irakaslea (1968 eta 1994). Bake Akordioek sortutako Segurtasuneko Bermeen Batzorde Nazionaleko kidea (2016-2023). Bogotako Centro de Memoria y Paz zentroaren sortzailea eta zuzendaria (2008-2016). AD-M19etako bozeramaile gisa biltzar konstituziogilerako akordioen sinatzailea. Memoriari eta egiari buruzko hainbat libururen egilea da. Horien artea, liburu hauena: Memoria con sentido de futuro, Bogotá Ciudad Memoria eta Memorias para la democracia.
18:30-19:30 MEMORIARI ETA AHANZTURARI BURUZKO LITERATURAKO TERTULIA
Gernikako Kultur Etxeko liburutegian
Laura Restrepo. Idazle eta kazetari kolonbiarra. Delirio eleberriak Alfaguara eta Grinzane Cavou sariak irabazi zituen. Politika eta kazetaritza izan ditu bizibide. Belisario Betancur presidenteak gobernuaren eta M-19 gerrillaren artean bakea negoziatzeko batzordeko kide izendatu zuen. Arrazoi politikoak zirela eta, erbestean bizi izan zen bost urtez (Mexikon eta Madrilen). 1989an amaitu zuen lana, M-19ak armak utzi eta legezko oposizioko alderdi bihurtu zenean. Horrek bere herrialdera itzultzeko aukera eman zion.
Aurkezleak: Cristina Arana, Kultur Etxeko zuzendaria; eta Maria Oianguren, Gernika Gogoratuzeko zuzendaria.
11:30-13:30 EGIA ARGITZEKO, ELKARBIZITZARAKO ETA EZ ERREPIKATZEKO KOLONBIAKO BATZORDEA. ELAI ALAI ARETOA
Lucía González. CEVeko ordezkaria izan da. Arkitektoa. Museo Casa de La Memoriako zuzendaria, Medellineko alkatetzarako aholkularia, eta Biktimen Batasun Nazionaleko eskualde mailako zuzendaria izan zen Antioquian. Bakearen aldeko Kontseilu Nazionaleko Idazkaritzan eta Goi Mailako Ordezkaritzako bulegoan egin zuen lan.
Saúl Franco. Ordezkaria izan da. Sendagilea. Indarkeriaren eta gatazka armatuaren, eta horrek bizitzan eta pertsonen eta komunitateen osasunean duen inpaktuaren ikerlaria eta unibertsitateko irakaslea. Arlo hauetako nazioarteko erakundeetan aholkularia: osasun publikoa, kulturak, migrazioak eta giza eskubideak.
Carlos Martín Beristain. CEVeko ordezkaria izan da. Sendagilea eta Psikologian doktorea, biktimen arreta psikosozialean esperientzia handiarekin, eta egiaren hainbat batzordetako aholkularia: Perun, Paraguain eta Ekuadorren. Guatemalako REMHI txostena koordinatu zuen. Mexikoko Ayotzinapako kasurako Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarreko Adituen Diziplinartkeo Taldeko kidea.
Aurkezlea: Maria Oianguren Idigoras. Gernika Gogoratuzeko zuzendaria.
18:30-20:30 GERNIKAKO ZINE KLUBA. LIZEO ANTZOKIA.
Héctor Oliverak zuzendutako “La noche de los lápices” filma (106 min).
Filmak izen bereko benetako gertakaria jasotzen du. 1976ko irailaren 16an, Argentinako azken diktadura militarreko lehen hilabeteetan, La Plata hiriko zazpi nerabe bahitu, torturatu eta erail zituzten ikasleentzako txartel bat eskatzeagatik.
Aurkezleak: Maria Oianguren Idigoras Gernika Gogoratuzeko, Bakearen Aldeko Aztertegiko, zuzendaria eta Pablo Diaz “Noche de los Lápices” izenekotik bizirik ateratzea lortu zutenetako bat. “Argentinan Desagertutako Pertsonen Batzorde Nazionalean” bere testigantza eman zuen. 2022an, “Argentina 1985” izeneko beste film bat estreinatu zuten. Film hark epaiketa historiko haren kontakizuna jaso zuen berriro eta Pablo Diazen testigantza ere biltzen du.
Pedro Duranaren parte-hartzearekin, Zine-Club Gernika.
GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 86. URTEURRENA GOGORATZEKO EKITALDIAK
09:00-10:00 CEVeko, BATZORDE ETA JARRAIPENEKO BATZORDEAREN (CSA) DORYS ARDILAREKIN ETA KOLONBIAKO CEV-EKO ORDEZKARIEN BATZORDEKO LEGATUAREN BABESEKO ETA EKARPENEKO TALDEEN BARNEKO LANEKO TOPAKETA.
Gernika-Lumoko Kultur Etxea.
11:00 GEORGE L. STEER-I ETA GERRAKO KORRESPONTSAILEEI OMENALDIA: Lora Eskaintza George Steer-en eskulturan
12:00. BAKEAREN ETA ADISKIDETZEAREN ALDEKO GERNIKA SARIEN BANAKETA.
LIZEO ANTZOKIA
Lau batzordetan (bat Afrikan, bat Asiako hego-ekialdean eta bi Latinoamerikan) ordezkatutako Egiaren Batzordeen esperientzia globalari.
Hondamendi naturalean haurrei laguntza emateko elkarteen Euskadiko plataformari eta, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, Txernobyl inguruan laguntza humanitarioa ematen lanean ari direnei (Txernobyl Elkartea, Txernobyleko Umeak, Txernobylen Lagunak, Ukraina Gaztea).
15:45 “4 minutu ekimena. KANPAIAK ETA SIRENA-HOTSA.
16:30 ERRESPONTSUA ETA LORE ESKAINTZA GERNIKA BONBARDAKETAREN BIKTIMEI. ZALLO HILERRIA.