IV LABORATEGIA BAKEAREN EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Urriaren 28an

IV LABORATEGIA BAKEAREN EKONOMIA, EUSKAL ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEAK

LABORATORIO ECONOMÍA DE PAZ Y DERECHOS HUMANOS Y EMPRESA VASCA

Gernika Gogoratuz, Bakearen aldeko ikerketa zentroak hirugarren urtez jarraian antolatu du Laborategi hau. Horren baitan, unibertsitate, gobernu eta administrazioek, sektore pribatuak eta gizarte zibilak aukera daukate informazioa partekatzeko, eta euskal enpresa eta agintaritzek Bakearen Ekonomiari eta giza eskubideen arloari egin beharreko ekarpenez hitz egin eta gogoeta egiteko. Osasun egoera dela eta, aurten, aurrez aurreko formatuaz gain, streaming bidez emateko eta parte-hartze telematikoa bermatzeko baliabide guztiak jarriko dira eskura.

Hitzaldiak, hausnarketak, diagnostiko eta elkarrizketa horizontalak izango ditugu. Edizio honetan, covid osteko egoeran interesgarriak izan daitezkeen gaiak landu nahi ditugu. Zehazki, honako proposamenak jaso dira:

  • Osasun-krisiari aurre egiteko politika ekonomikoak.
  • Bizitza eta zaintzaren iraunkortasuna.
  • Giza Eskubideen inguruko erronka berriak.
  • Krisiari aurre egiteko neurriak eta trantsizioa.
  • Giza Eskubideen arloan enpresek izan beharreko ikuspegia.

Alex Carrascosak egindako infografiak

Juan Torres - IV Laboratorio de Economía de Paz. Gernika Gogoratuz
Astrid Ajenjo
Ignacio Muro -
Matxalen Legarreta -
Susie Alegre
Nerea Magallón -
Dante Pesce -
Alejandro García Esteban
Rodolfo Salazar -

Ikusi IV Laborategia. Bakearen Ekonomia, Euskal Enpresa eta Giza Eskubideak

Sarrera-hitzaldia:
“Bakearen Ekonomia eta eraldaketa konplexutasunez betetako testuinguru batean”.
Juan Torres, Sevillako Unibertsitatea

“Lanaren mundua etorkizun alternatibo bati buruzko elkarrizketan”.
Ignacio Muro, Demokrazia Ekonomikoaren aldeko Plataformako presidentea.

“Zaintza, ekonomia berriaren elementu egituratzailea”.
Astrid Agenjo, Pablo de Olavide Unibertsitatea

“Denbora Aurrekontuen Inkesta: Etxeko lan eta zaintza lanen kuantifikaziorako
Euskadiren ekarpen aitzindaria”.
Matxalen Legarreta, UPV- EHU

“Dimentsio digitala eta Giza Eskubideak”.
Susie Alegre, giza eskubideen nazioarteko eskubideen espezialista (UK).

“Gatazkaren aurreko eta osteko esparru orokorra. Maila korporatiboan Giza Eskubideak erreklamatzeko mekanismoak”.
Nerea Magallón, Globernance–Gobernantza Demokratikoaren Institutua.

“Giza Eskubideei eta Enpresari buruzko esparru hitzaldia: Covidaren osteko testuinguruan giza eskubideen arloan enpresek hartu beharreko ikuspegia”.
Dante Pesce, Nazio Batuen enpresa eta giza eskubideen arloko Lan Mahaiko Presidentea.

“Sektoreetako esperientziak eta diagnostikoa.
Lege arloko aurrerapausoak Europan, giza eskubide eta ingurumen arloan enpresek hartu beharreko betebeharren inguruan”.
Alejandro García Esteban, European Coalition for Corporate Justice.

“Giza Eskubideen arloko araudi loteslea eta Mexikoko energia sektoreak daukan eragin sozialaren ebaluazioak”.
Rodolfo Salazar, Mexikoko Gobernuko Energiaren Idazkaritzaren Azaleko Okupazio eta Eragin Sozialaren Zuzendari ohia. Haizur

“Giza eskubideak tokiko enpresetan ezartzeko tresnak”.
Maider Zibeti. Haizur Giza Eskubideak eta Garapen Iraunkorra.

“Bake, Giza Eskubide eta Euskal Enpresari buruzko ikerketan egindako ekarpenak. Bakearen inguruko heziketa, nazioarteko negozioak eraldatzeko. ESB Business School zentroak ikerketan egindako ekarpenak eta prozesua (Alemania)”.
Jasmina Schroff, Universitat Jaume I zentroko Bake, Gatazka eta Garapen Ikerketen arloko Nazioarteko Masterra

“Elkarrizketa horizontalak: Parte-hartzaileen galdera, hausnarketa eta ekarpenak (aurrez aurre eta telematikoki)”.
Laura Ruiz, Mugarik Gabeko Ekonomistak eta Iñigo Retolaza, Gernika Gogoratuz.

Ondorioen laburpena: Informazioa bateratzea eta amaiera.
Sofía Marroquín, Euskadiko GGKEen koordinakundeko presidentea.
Jokin Alberdi, Gernika Gogoratuz eta EHU/UPV.

Info
Kategoria:
Lekua: Online
Date: 28 October, 2020
Duration: 1 Day
Data: 2020ko Urriaren 28an