Herriko bonbardaketaren 85. urteurrenaren harira, Zuzenbide Fakultateak, Europagunek, Ehugunek, Hegoa Unibertsitate Institutuak eta ehuGune EHUk antolatu dituzte Gernika-Lumoko Udalarekin batera.
Herriko bonbardaketaren 85. urteurrenaren harira, Zuzenbide Fakultateak, Europagunek, Ehugunek, Hegoa Unibertsitate Institutuak eta ehuGune EHUk antolatu dituzte Gernika-Lumoko Udalarekin batera.
Krisi ekosistematikoaren munduko testuinguruak, behartutako lekualdatzeek, giza eskubideen urraketek, militarizazioaren gorakadak, mehatxu nuklearrak, eta Errusiaren Ukrainako inbasioak garai geopolitiko berria zabaldu dute. Ikuspegi bakegileek eta feministek neurri diplomatikoak indartzearen, elkarrizketaren eta lankidetzaren alde egiten dute, segurtasun-politikak askotariko mailatan sostengatzeko eta gizarte baketsuak eta inklusiboak eraikitzeko aukera ekosozialak sustatzeko.
EGITARAUA
Apirilak 25
Elai Alai Aretoa. Gernika-Lumo.
16:00 – 16:30h. Inaugurazioa, Laura Alonso Espainiako WILPFen presidentearekin.
Gernika-Lumoko Kulturetxea
16:45-18:00h.
Inaugurazioa
· Bakea eta gerraren buruzko hausnarketa: dilemak eta galderak, Manuela Mesa, CEIPAZeko zuzendaria, UAM Demospazeko zuzendarikidea, Espainiako WILPFen zuzendariordea.
· Paradigmak aldatzea. Armagabetzeko aurrekontuak eta bakea eraikitzeko ekonomia, Tica Font, Centre d’Estudis per la Pau J.M. Delàsen fundatzailea eta Espainiako WILPFen zuznedaritza batzordeko kidea.
Aurkezpena: María Oianguren Idigoras, Gernika Gogoratuzeko zuzendaria.
18:30 – 20:0h.
· Gerraren eta armen aurkako ahots disidenteak, Carmen Magallón, Espainiako WILPFeko ohorezko presidentea.
· Gernikatik Sarajevora, Petra Kelly eta bakearen aldeko feministen goi-bilera, Heidi Meinzolt, Europako WILPFeko nazioarteko presidentea.
· Segurtasunerako eta Bakearen Eraikuntzarako Ikuspegi Integratua, Joy Onyesoh, Nigeriako WILPFeko eta WILPFeko presidentea.
Aurkezpena: Iratxe Momoitio Astorkia, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko zuzendaria.
INFORMAZIOA
Gernika-Lumoko saioa erdi presentziala izango da eta YOUTUBE bidez emango da.
Apirilak 26
Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak
Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia
12:00h.
Sarien banaketa
· Bakearen Nazioarteko Brigadak.
· “Kids Guernica” Nazioarteko Proiektua
· Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Elkartea WILPF
· Gernikako Calzada Egoitzako zaintzaileak.
15:45h.
“4 minutu ekimena”. Kanpaiak eta sirena-hotsa.
16:30h.
Errespontsua eta lore eskaintza Gernika bonbardaketaren biktimei. Zallo hilerria.
Zuzenbide Fakultatea EHU Ibaetako campusa. Donostia
Badirudi Europar Batasunak atzean utzi dituela Agenda 2030 eta Nazio Batuen erakundearen Bakearen, Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko konpromisoak bere ekintzaren eta kanpo-politikaren erdigunean kokatzen zituen balio liberalak, eta errealismo politikoaren eta Batasunaren eta bere Estatu kideen interesen defentsan oinarritzen diren ekintzen alde egin du. EUROPAGUNE, EHUGUNE eta GERNIKA GOGORATUZen jardunaldi hauetan, aldaketa geopolitiko berriak eta Europar Batasunak Ukrainako gerran eta Afrikako kontinentearekin dituen harremanetan duen zeregina jorratuko dira.
15:30 – 19:30h.
Geopolitika eta EB-Afrika harremanak: migrazioak eta gatazkak
· TOMBES DE SORRA “HONDARREZKO HILOBIAK” dokumentala eta hizketaldia Hibai Arbide kazetariarekin, Muzungu ekoizpenak.
· Bakearen eraikuntza eta giza eskubideak. Europar Batasunak Afrikan egin dituen migrazio-politiken krisiaren inguruko gogoeta feministak, Itziar Ruíz-Giménez, GEAko eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakaslea.
· Gerra eta bakearen eraikuntza Cabo Delgadon, Mozambiken. Europar Batasunaren eginkizuna Teresa Cunha, CESeko ikertzailea. Coimbrako Unibertsitatea.
ELKARRIZKETAK: Jokin Alberdi, EHU eta Gernika Gogoratuz.
Apirilak 27
Zuzenbide Fakultatea EHU Ibaetako campusa. Donostia
10:30 – 14:00h.
Geopolitika. Europar Batasuna eta Ukrainako gerra
· Ukraina, dirudiena baino konplexuagoa den gatazka. Hibai Arbide. Kazetaria, Muzungu ekoizpenak.
· Europako gizarteen indarkeriazkoa ez den ekintza eta erresistentziak Ukrainako gerran, Ana Villellas, Escola Cultura de Paueko ikertzailea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
· “EBren harrera-politika XXI. mendean, Afganistandik Ukrainara” Víctor Pozas, Hegoa, EHUko irakaslea eta LGEA OEEko aktibista.
· Generoa, Bakea eta Segurtasuna, María Villellas, Escola Cultura de Pau, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikertzailea eta Espainiako WILPFeko zuzendari ordea.
Aurkezlea: Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz.
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, HEGOA Zubiria Etxea Campus Sarriko. Bilbao
“Gernikako Kultura eta Bakearen XXXII. jardunaldiak” zikloa amaitzeko publikoari irekita egongo den saioa egingo da Bilboko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. EHUko HEGOA Institutuaren Globalizazioa eta Garapena Masterrarekin lankidetzan egingo da. Ikuspegi kritikotik jorratuko da Cabo Delgadoko Gerrako erantzun humanitarioa eta militarra, eta Mozambikeko lurralde horren garapenerako eta bakerako beste proposamen batzuk eztabaidatuko dira.
18:00 – 20:00h.
· Cabo Delgadoko, Mozambike, erantzun humanitarioaren eta bakearen eraikuntzaren deskolonizaziorako ekarpen feministak, Teresa Cunha, CES-Coimbrako Unibertsitateko ikerlaria.
· Konpromisoa eta balioak dituen elkartasunaren alde: Mozanbike iparraldean lankidetzan aritzeko beste modu batzuk, Beñat Arzadun. Mozambikeko Mundukide Fundazioko kooperantea.
Aurkezlea: Eduardo Bideurretzaga HEGOA, EHU.