Gaitasunak harilkatzen

Logo del proyecto Hilando Capacidades

Emakume indigenen eta nekazarien ahalduntzea Caldas departamenduan (Kolonbia), eskubideak aldarrikatzeko eta gauzatzeko.

«Gaitasunak harilkatzen» proiektuaren helburua Caldas departamentuko Kolonbiako kafe-egile ardatza osatzen duten emakume nekazarien eta indigenen gaitasunak indartzea da. Beren komunitateetan genero-arrakalak murrizteko, bizi-baldintzak hobetzeko eta giza eskubideak bermatzeko; hori guztia ezinbesteko baldintza baita lurralde-bakea sendotzeko.

AURREKARIAK


Mamia Manizalesko Unibertsitate Autonomoaren esperientzian oinarritzen da, Kolonbia Zientifikoa – Trantsizioetarako Gaitasun Politikoak Harilkatuz programarekin. Prozesu horretan parte hartu zuten proiektu honetan lan egiten duten emakume nekazarien eta indigenen erakundeek.

Proiektuaren lehen fasearen helburua, 5 urtetan garatua, lurraldeetan trantsizioko gaitasun politikoak sortzea izan zen; gatazka sozialen bitartekaritza demokratikoan oinarrituta, adiskidetzera eta bake egonkor eta iraunkorra eraikitzera bideratuta.

Fase horretan teknika eta metodo parte-hartzaileen bidez parte hartu zuten emakume gazte liderrek ibilbide-orri bat ezarri zuten, identifikatutako egiturazko oztopoak gainditzeko lanean jarraitzeko aukera ematen duena.

GAITASUNAK HARILKATZEN (2024)


Proiektu hau Samana eta Riosucio udalerrietan aurretik lagundutako prozesuetatik eratorritako bi emakume-erakunderen lanean eta indartzean oinarritzen da bereziki.

SAMANÁ


Organización Campesina Eco-Heliconias

Eco-Heliconias Nekazarien Erakundea Corregimiento Encimadas-en bizi diren emakumeek osatzen dute, Samana udalerrian, Caldas ekialdean. Erakunde honek biomaterialekin egiten du lan produktuak merkaturatzeko.

RIOSUCIO


Asociación de Mujeres del Resguardo Indígena de Origen Colonial Cañamomo Lomaprieta

Cañamomo Lomaprieta Babes Indigenako Emakumeen Elkarteak, Riosucio udalerriko (Caldas) emakumeek osatutakoak, politikan, antolaketan, lidergoan eta ahalduntzean parte-hartze handiagoa lortu nahi du.

BERRIAK


SAMANÁ
Idazketa sortzaile kolektiboa eta ideagintza tailerrak

2025ko Otsaila

SAMANÁ
Indarkeriak diagnostikatzeko tailerra

2024ko iraila-abendua

RIOSUCIO
Indarkeriak diagnostikatzeko tailerra

2024ko iraila-abendua

GERNIKA GOGORATUZEN BISITA (2025EKO URTARRILA)
Carlos Eduardo Jaramillo Sanint errektorearekin eta Manizaleseko Unibertsitate Autonomoko (UAM) errektore-taldeko kide batzuekin bilera
Maria Oianguren, zuzendaria eta Liliana Zambrano, Gernika Gogoratuzeko ikertzailea
La Patria egunkariak Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko zuzendariari egindako elkarrizketa
Riosucio (Caldas) udalerrira bisita eta Cañamomo Lomaprieta indigenen komunitateko bi emakume liderrekin topaketa

BALIABIDEAK


SAMANÁ
Parte-hartze politikoa eta genero-politiken ezagutza Samanan

ALIANTZAK


Gernika Gogoratuz
logo Universidad de Manizales

BABESLEAK


logo diputación foral de Bizkaia
Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.