Albisteak

Documental Territorios en Conflicto en Astra - Gernika

GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK PROIEKTUKO DOKUMENTALEN PROIEKZIOA ASTRAN (GERNIKA)

Astearte honetan, abenduaren 22an, 18.30ETAN, ASTRAn, Zoometik jarraitzeko aukerarekin, bi dokumental emango dira eta adituekin hitz egiteko aukera izango dugu, Cabo Delagdoko (Mozambike) eta Cajamarcako (Kolonbia) egoeraren berri izateko.

Doku-Foruma: Terra em Suspenso: Militarizazioa eta Erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna Cabo Delgadorekin (Mozambike)

Azken hamarkadan, hainbat nekazari eta arrantza komunitate beraien bizibideaz gabetuak eta beste nonbaiten bizitzera behartuak izan dira Cabo Delgadon (Mozambiken). Bien bitartean, estatu eliteak lurra eskuratzen joan dira, atzerriko inbertitzaileentzat erreserbatutako esklusio guneak ezarri dituzte eta bertako biztanleen beharrak alde batera uzten joan dira. 2017tik aurrera, matxinada armatu islamisten, kontrabandisten, polizien eta indar armatuen, multinazionalentzat lan egiten duten mertzenarioen esta seguratasun pribatuaren arteko eraso bortitzek 2.000 hilketa eta 500.000 desplazatu baino gehiago utzi dituztela.

Egoera hau aztertzeko Terezinha da Silvarekin (aktibista eta ikertzailea) eta Alberto Ernestorekin (Mozambikeko Unibertsitate Katolikoko CPOS-eko ikerlaria) gurekin izango ditugu. Azken horiek, Mozambiketik, gatazka armatu berri honen gakoak aztertuko dituzte eta errefuxiatu-guneetan bizitzen ari diren egoera dramatikoaren berri emango digute.

Dokumentala: “Sin Minería, la Vida tiene Futuro” (Cajamarca/Kolonbia)

Sin Minería, la Vida tiene Futuro” izeneko lana Cajamarcako herriak (Kolonbia) AngloGold Ashanti meatzaritza enpresa transnazionalaren aurka egindako erresistentzia baketsuari buruzko dokumentala da. Ura urrea baino baliotsuagoa da! Hori da prozesu sozialen, gaitasun indibidual eta kolektiboen ereduaren leloa.

Gaur egungo egoera korapilatu egin da agronegoziaren eta bide-azpiegituren proiektu berriekin, eta egoeraren azken berrikuntzak ezagutzeko, Emérita Cuellar (Idearu-Kolonbia eta Gernika Gogoratuzen ikertzailea) eta Sara Nicholson (Gernikatik Munduraren Gerizpetatik 11 izpi proiektuaren arduraduna) izango ditugu.