Albisteak

2ª edición del curso online internacional Territorios en Conflicto con el título Construyendo alternativas, visiones compartidas y procesos colectivos

GATAZKA LURRALDEEN NAZIOARTEKO ONLINEAKO IKASTAROAREN 2. EDIZIOA HASTEN DA

Gernika Gogoratuzek, UPV/EHUko eCampusarekin batera, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak “Aukerak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikiz” nazioarteko online ikastaroaren 2. edizioa aurkezten du.

Ikastaroa, lehenengo edizioan bezala, doakoa da eta plaza mugatuak ditu. Izena emateko aldian, 22 herrialdetako 250 pertsona inguru erregistratu ziren, eta 75 hautatu dira (43 emakume).

Ikerketa teorikoaren bidezko ahaleginetik eta hiru lurraldetako (Urdaibai-Euskal Herria; Cajamarca/Tolima eta Caquetá-Kolonbia; eta Maputo eta Cabo Delgado-Mozambike) ekintzan oinarritutako esperientziatik abiatuta, zenbait unibertsitatetako eta gizarte-erakundetako irakasleek eta ekintzaileek aldaketa-prozesuen konplexutasuna aztertzea proposatzen dizuegu. Nagusi den sistemarekiko kritikoak diren elementu kontzeptualak aztertuko ditugu, eta ikuspegi alternatiboak eta proposamen sozialak nahiz politikoak azalduko ditugu, lurralde bakoitzera mugatuak.