GAZTEENTZAKO “VENUES OF VICTIMS // VENUES OF PERPETRATORS” UDAKO NAZIOARTEKO KANPAMENTUA HASI DA
Venues of victims // Venues of perpetrators Europako proiektuaren udako kanpamentuan parte hartu duen gazte taldea abuztuaren 15ean abiatu zen Zagrebrera (Kroazia) eta bertan ekin zioten bi asteko jardueren egitarauari. 2022ko edizioan Gernika Gogoratuz elkarteak bost gazte izan ditu. Maitane Urkiaga, Maria Malaxetxebarria, Olaia Mujika, Garazi Saez, Nere Ibinaga eta Aitor Zabala hautatu zituzten iragan maiatzean egindako deialdi irekian.
Tenperatura altuak izan arren, taldea oso motibatuta zegoen eta parte-hartzaileek interes handia zuten, beraz, hasiera arrakastatsua izan zen. Elkar ezagutu zuten, topaketako gaia aurkeztu zieten, hiria bisitatu zuten eta «iragana, historia, memoria eta oroitzapena» gaien inguruko lehen tailerrak egin zituzten. Datozen egunetan, Jasenovaceko oroipen-monumentura irteera egiteaz gain, Rijekara joango dira eta Kroaziako kostaldeko toki historikoak ezagutuko dituzte.
Udako kanpamentua gazteekin lan egiten duten pertsonek eta hezitzaileek ezagutzak handitzeko eta ikuspegiak zabaltzeko egiten dituzten nazioarteko jardueren eta bileren parte da. Halaber, antolatzaileen xedea da hezkuntza historiko eta politiko/zibileko erakundeen arteko (memoria-lekuak, ikerketa-erakundeak, ikastetxeak eta gazteen hezkuntzako beste erakunde batzuk) lankidetza jasangarrirako egitura sortzea da.
Gernika Gogoratuz Venues of victims // Venues of perpetrators proiektuaren antolaketako kidea da, honako hauekin batera: Mapping, decoding & processing the role of historical – civic education in (European) Youth Work, Kroaziako Documenta – Center for Dealing with the Past, Greziako United Societies of Balkans, Alemianako Stiftung Europäische Jugendbildungs- und Jugendbegegnungsstätte Weimar, Lituaniako Lietuvos gyventoju genocido ir rezistencijos tyrimo centras, Portugalgo UMAR – União de Mulheres Alternativa e Resposta eta Esloveniako Socialna Akademija – Zavod Za Izobrazevanje, Raziskovanje in Kulturo.
Proiektua Kroazia, Grezia, Lituania, Portugal, Eslovenia, Espainia eta Alemaniako gure bazkideen laguntzarekin gauzatzen dugu, baita Erasmus+ Gazteriaren finantzaketarako laguntzarekin, Haur eta Gazteentzako Plan Federalaren (KJP) funtsekin, Hezkuntza Zibikorako Agentzia Federalarekin eta Friedrich Ebert Fundazioarekin ere (FES Dialogue Southeast Europe).
Bidaiaren fase berrian, taldea Jasenovaceko memorialera joan da «Indarkeria eta gerra osteko Europako diktaduren sorrera» gaia bertan jorratzeko.
Rijekan, Kroaziako kostaldean, «Ideologia, gizartea eta legitimazioa» gaiak jorratu dituzte. Proiektua amaitzeko, «Goli Otok» irla bisitatu dute «indarkeria eta gobernua» gaia jorratzeko, Friedrich Ebert Fundazioarekin lankidetzan (FES Dialogue Southeast Europe). Marko Filipovic (Rijekako alkatea), Petar Mamula (Rijeka eskualdeko ordezkaria), Ralf Melzer jauna (Sarajevoko FESen tokiko bulegoko zuzendaria), Sonja Schirmbeck andrea (FESen nazioarteko bulegoko zuzendaria Zagreben) eta Harald Seibelek (ekonomia-saileko zuzendaria eta Alemaniako errepublika Federalak Kroazian duen enbaxadorearen ordezkari iraunkorra) ere hartu zuten parte.