Gernika. Bakearen hiria XXI. mendean

“Gernika, Bakearen Hiria XXI. mendean” izeneko prestakuntza programa eskeintzen dugu, Euskadiko DBH, Batxilergo eta bestelako ikasketa ziklo batzuetako ikasleei zuzenduak (Lanbide Heziketa, Helduentzako Prestakuntza…). Programa horren barruan hiribildutik egiteko ibilbide bat dago jasota, eta historiari eta elkartasunari buruzko tailer batekin bukatzen da, bakearen pedagogiarako tresna moduan.

HELBURUA


Programaren helburua zera da: bakeari buruzko hausnarketa egitea, giza eskubideak maila globalean zein tokiko mailan kontuan hartuz. Oroitzapen historikoaren ekarpena aztertuko da, demokrazian sakontzeko elkarbizitzan izandako eraginaren arabera.

EGITARAUA


Egitarauak XXI. mendeko Bakearen agendari dagokionez hiru aspektu planteatzen ditu.
Gernika, gogora ekarri, deitu eta eragin.

  • Gogora ekarri: Oroitzapen bat, Zergatik gaude hemen?
  • Deitu: Proposamen bat, Zertarako gaude hemen?
  • Eragin: Ekintzarako hausnarketa bat, Zer egin dezakegu?

5 LERRO


• Memoria eta Bakea
Tailerra: “Zertarako gogoratu?”
Gernika, 1937ko apirilaren 26a, Espainiako Gerra Zibilaren esparruan.

• Gerra eta Bakea
Tailerra: “Gernika eta beste Gernikak”.
Gerra, indarkeria eta miseriaren ondorioz lekuz aldatu behar izatea.

• Demokrazia eta Bakea
Tailerra: GizArte
Demokrazian eta askatasunetan sakontzeko eskubideak eta betebeharrak.

• Artea eta Bakea
Tailerra: Deskubritu dezagun berriz“Guernica”, gerra sasoian.
Artelana, bakearen pedagogiarako tresna gisa.

• Gatazka eta Bakea
Tailerra: “Gatazkak eraldatzea, ekintza ez biolentoa eta sortzailea”.
Gatazka eta indarkeria motak.

BISITAREN ORDUTEGIA ETA IBILBIDEA


9:00-11:00h. Helduera eta ibilbidea. Gernikara iritsita, herriko gune historiko eta adierazgarriak bisitatuko dira (Juntetxea eta Gernikako Arbola, “Guernica” koadroaren erreplika…)
11:00-11:30h. Atsedena
11:30-14:00h. Tailerra Astran, kultur sorkuntzarako fabrika sozialan.
14:00h. Irteera

METODOLOGIA


Tailerrak parte-hartzaileak izango dira eta taldean hausnartzera bideratutako baliabideak izango dituzte eskura.

HIZKUNTZAK


Euskera eta gaztelania.

EGUTEGIA


Prestakuntza plana astearte eta ostegun goizetan egingo da, goizez. Talde bakoitza 25 pertsonakoa izango da, gehienez.

ZENBATEKOA


Prestakuntza programa Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Elkarbizitza eta Lankidetza saileko Idazkaritza Nagusiakfinantzatu du. Hori dela eta, garraioa salbu (ikastetxe bakoitzak ordainduko du hori), ez dauka kostu ekonomikorik.

KONTAKTUA


Pandemiak gaur egun sortzen dituen zailtasunez jabetuta, ikastetxeak Gernikara bisita bat egiteko aukerak aztertzeko gurekin harremanetan jartzera animatu nahi ditugu. Lanean ari gara programa honen modalitate telematikoak ere eskaini ahal izateko.

Andreas Schäfter. Heziketa programen koordinatzailea. andreasschaefter@gernikagogoratuz.org
Gernika Gogoratuz. Bakearen ikerketarako zentroa. Gernika Gogoratuz Fundazioa. Artekalea 1-1º 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia).
Telefonoa: 94 625 35 58.
Bakearen Museora arratsaldez joatea gomendatzen dugu. Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu. Bisitaren iraupena 60 minutukoa da.
Informazio gehiago eta bisiten erreserbak: http://www.museodelapaz.org/guiada.php, museoa@gernika-lumo.net   helbidera idatzita edo 94 627 02 13 telefonoan.

BALIABIDE MATERIALAK