GERNIKA GOGORATUZ, BAKEAREN ALDEKO AZTERTEGIAK, 35 URTE BETETZEA
Gernika Gogoratuz-ek 35. urteurrena ospatu zuen atzo. Ekitaldian Gernika-Lumoko alkatea Jose Mari Gorroñok, lehen zuzendari izan zena, Juan Gutierrezek, Bakearen aldeko Ikerketa Elkarteko presidentea Jokin Alberdik eta Bakearen aldeko Aztertegiaren zuzendaria Maria Oiangurenek parte hartu zuten.
Ekitaldian, bakeari eta gatazkei buruzko azterlanen esparruan egindako lana azpimarratu zen, hiru hamarkada baino gehiagotan Gernikako memoriaren arkitektura aberasten lagundu baitute, UNESCOk Bakearen Hiri izendatu izanak jasotzen duen bezala.
Ekitaldian zehar, memoriaren esparruan egindako ekimenak nabarmendu ziren, belaunaldien arteko elkarrizketa eta bakearen eta gatazken analisiaren aldeko esparruan, Euskadin eta azken urteotan Kolonbian eta Mozambiken bizikidetza baketsurako espazioak bultzatu duelako.
Liburutegi digital bat sortuko dala iragarri zen, eta Gernika Sarea argitaletxean argitaratutako lan berriak ere eta webgunean eskura daitezkeenak. Gernika Gogoratuz-en sorrera bultzatu zuten pertsonak eta mugarriak gogoratu ziren, eta, gaur egun, bakearen kulturaren esparruan erreferente bihurtu dana, jasotako sariek eta errekonozimenduek erakusten duten bezala.
Ekitaldia Astran egin zen, Gernikako gune soziokulturalean, eta ia 80 pertsona bildu ziren eskualdeko ordezkari instituzionalak, ikertzaileak eta laguntzaileak, eragile kulturalak eta sozialak. Ospakizuna berbarbola dinamika kolektibo batekin osatu zen, zeinean eskerrak adierazi ziren eta Gernikako bakearen sinbologia indartzen jarraitzeko etorkizuneko gomendioak jaso ziren.