Albisteak

dialogo_de_memorias_para_la_reconciliación

GERNIKA GOGORATUZ ELKARTEAK ADISKIDETZERAKO MEMORIEN ELKARRIZKETARI BURUZKO TOPAKETA-TAILERREAN PARTE HARTU DU, BOGOTAN.

Maria Oianguren eta Iñigo Retolazak, Gernika Gogoratuzeko zuzendaria eta kolaboratzailea, hurrenez hurren, Bogotan egin den adiskidetzerako memorien elkarrizketari buruzko topaketa-tailerrean parte hartu dute, abenduaren 4, 5 eta 6an.

Topaketaren helburua zera izan da: gizarte zibilak, herritar sareek eta unibertsitateak kontzientzia publikoaren inguruan dagoen prestakuntza faltari eta bakean eta adiskidetzean oinarritutako eraikuntzaren erronkei aurre egiteko tresnak bereganatzea, ikuspuntu berritzaile eta eraldatzailea hartuz.

Gernika Gogoratuz elkarteaz gain, beste ekimen batzuetako ordezkariak ere izan dira, hala nola Democracia Hoy, Paz Querida, Escuelas de paz, CIASE, Ciudadanías por la paz, RedProdepaz, Redepaz, Universidad Libre eta Universidad Javeriana Pontifizea.