Albisteak

Gernika Gogoratuz se adhiere a la campaña euskaraldia 2020

GERNIKA GOGORATUZ ELKARTEAK BAT EGIN DU 2020KO EUSKARALDIAREKIN

Euskaraldia 2020 kanpaina azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko da, eta Gernika Gogoratuzek bat egin nahi izan du, euskara ulertzen duten pertsonen artean hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko asmoz.

Aurten maila indibidualean parte hartu ahal izango da (ahobizi edo belarriprest rolen bidez), baina baita taldean ere, ariguneen bidez. Horrela izanik, arigune gisa eman dugu izena. Arigune izenekoak euskaraz komunikatzeko aukera bermatzen duten eremuak dira, bai erakunde barruan (barne ariguneak), baita herritarren arteko harremanetan ere (kanpo ariguneak).

Talde horietako kideek ahobizi edo belarriprest moduan hartuko dute parte, baina, kasu horretan, ariketa modu kolektiboan egingo dute.

Euskaraldia gizarteko esparru guztietara hedatutako ariketa soziala da, eta denboran mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia euskararen erabilera zabaltzea da, herritarren hizkuntza ohiturak eraldatuz eta inertziak hausten saiatuz.