Albisteak

Gernika Gogoratuz se suma al llamamiento internacional para la garantía de Derechos en Colombia

GERNIKA GOGORATUZ ELKARTEAK BAT EGIN DU KOLONBIAN ESKUBIDEAK BERMATZEKO NAZIOARTEKO ESKAERAREKIN

Gernika Gogoratuz elkarteak kezka adierazi du Kolonbian izaten ari diren jazarpen, indarkeria eta hilketen egoerarekin. Hori dela eta, gizarte zibileko elkarteen nazioarteko deiarekin bat egin du. Kolonbiako gobernuari eskatzen zaio giza eskubideen inguruko betebeharrak bermatzeko, izan ere, kolonbiar guztien bizitza babesteko betebeharra dauka, eta jendearen manifestazio, adierazpen eta elkarketa baketsuak egiteko eskubidea bermatzekoa.

Apirilaren 28tik mobilizazio baketsuak egiten ari dira Kolonbiako hainbat lekutan, Gobernuaren zerga arloko erreformaren aurka protesta egiteko, izan ere, eragin handia edukiko luke babesgabetasun handieneko egoeran dauden pertsonen lan-baldintzetan eta egoeran, desberdintasun egoerak areagotuz.

Gernika Gogoratuzek, Bakearen aldeko Ikerketarako Espainiako Elkartearen bidez (AIPAZ), bat egin du komunikatu hori sinatzen duten elkarteekin. Adierazpen horren bidez, segurtasun-indarrek protesta sozialaren kontra erabilitako indarkeria neurrigabea salatu nahi da.