Albisteak

GERNIKA GOGORATUZ ELKARTEAK ERREKONOZIMENDUA JASO DU PEIRONCELY KALEKO 10 ZENBAKIKO ETXEARI EMANDAKO BABESAGATIK

Peironcely 10
Gernika Gogoratuz reconocimiento perioncely 10

Maria Oianguren Idigorasek, Gernika Gogoratuzeko zuzendariak, Robert Caparen argazki ikonikoaren errepresentazioa daukan erliebedun plaka bat jaso du, Bakearen aldeko Ikerketa Zentroak Peironcely kaleko etxeari adierazitako babesa aitortzeko. Etxe hori bonbardaketetan haurrek bizi duten babesgabetasun egoeraren ikono unibertsal bihurtu zen. Peironcely kaleko 10 zenbakiko etxea izan zen, Madrilgo aldean, Gerra Zibilean alderdi frankistaren bonbardaketen ostean iraun zuen bakarra.

Peironcely 10eko etxera egindako bisita gidatuan egin da entrega, “1939 ESPAÑA EXPORTA EL TERROR AÉREO A EUROPA” izeneko hitzaldiaren ostean. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Dokumentazio Zientzien Fakultatean eman zen, ekainaren 3an eta 4an.

Plakan jasotako erliebea Emma García-Castellano artistarena da. Robert Capak Madrilgo bonbardaketen ondoriozko hondakinetan jolasean ari ziren umeei hartutako argazkiaren errepresentazioa da.