Albisteak

gernika_gogoratuz_foro_naciones_unidas

GERNIKA GOGORATUZ ENPRESA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIO BATUEN FOROAN

Iker Atxak, Bakearen Ekonomia eta Giza Eskubide eta Euskal Enpresaren inguruko proiektuetan parte hartzen duen Gernika Gogoratuzeko kideak, Nazio Batuek Enpresa munduari eta Giza Eskubideei buruz egindako Foroan parte hartu du. Azaroaren 25etik 27ra bitartean egin da, Ginebran.

Beste gai batzuen artean, asteazkenean enpresa arloko errespetua sustatzeko interesa duten alderdien estatu mailako ekimenez hitz egingo da. Iker Atxa aditua da arlo horretan, eta Gernika Gogoratuz elkarteak antolatzen dituen laborategietan lantzen du.

Nazio Batuek urtero egiten dute Enpresa arloari eta Giza Eskubideei buruzko foroa. Helburu nagusia da Nazio Batuek emandako Printzipio Gidariak praktikan jartzea, eta horren inguruan egindako ahaleginei eta esperientziei buruz hitz egiteko plataforma globala da honakoa.