Albisteak

13º Foro de las Naciones Unidas sobre Empresas y los Derechos Humanos

GERNIKA GOGORATUZ, ENPRESAK ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIO BATUEN 13. FOROAN PARTE HARTUKO DU

Iker AtxaBakearen Ekonomia, Giza Eskubideak eta Euskal Enpresa” Gernika Gogoratuz-en proiektuko ikertzailea, Genevan azaroaren 25etik 27ra egingo den Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Nazio Batuen 13. Foroan parte hartuko du.

Nazio Batuen Erakundeak, Enpresa eta Giza Eskubideei buruz urtero antolatzen duen Foroa erreferentziazko plataforma globala da, eta mundu osoko gobernu, nazioarteko erakunde, enpresa, gizarte zibil, sindikatu, komunitate, inbertitzaile, giza eskubideen aldeko erakunde eta akademiako milaka ordezkari biltzen ditu.

Ikasitako ikasgaiak ebaluatzeko eta trukatzeko eta enpresei eta giza eskubideei buruzko Nazio Batuen Printzipio Gidariak teoriatik praktikara pasatzeko gune nagusia da.

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.