Albisteak

I congreso urdaibai

GERNIKA GOGORATUZ IKERKETA TALDEAREN URDABAIKO KASU-AZTERKETA NAZIOARTEKO KONGRESUAN:

2019ko Azaroaren 13tik 15era, Busturiko Ekoetxean, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUko Unesco Katedrarekin batera, Zientzia eta Kudeaketaren arteko Zubiak Eraikiz Biosfera Erreserbetan I. Nazioarteko Kongresua antolatu du.

Gernika Gogoratuz “Lurraldean dauden Gataztak” proiektuaren EHUko ikerlari eta eskualdeko aktibistaz osaturiko “Urdaibai” taldeak, hiru komunikazio aurkeztuko ditu. Alfonso Dubois-ek “Gaitasun kolektiboaren fokatzea hiru lurraldeetan: Tolima, Cabo Delgado eta Urdaibai”, Xabier Aranak “Urdaibaiko gaitasun kolektiboen mapa” jorratuko dute azaroaren 13an; eta Maria Oianguren, Efren Areskurrinaga eta Jokin Alberdik “Urdaibaiko prosezu alternatibioak eta ikuspegi partekatuak aztertzen” komunikazioa aurkeztuko dute azaroaren 14an. Egun berean, arratsaldeko 17.30etan, “Urdaibai: Oreka Bizian” dokumentalaren emanaldia eta bertan agertzen diren Kolore Guztitetako Basoak eta Arkibai esperientzien kideekin batera mahai-inguru bat egongo da.