Albisteak

VI Encuentro de enseñanza en temas urbano-regionales

GERNIKA GOGORATUZ ZENTROAK HIRI – ESKUALDEKO GAIEKIN LOTUTAKO IRAKASKUNTZAKO NAZIOARTEKO VI. TOPAKETAN PARTE HARTUKO DU

Gernika Gogoratuz zentroko zuzendariak, Maria Oianguren Idigorasek, Hiri – Eskualdeko gaiekin lotutako Irakaskuntzako Nazioarteko VI. topaketan parte hartuko du, Metodologías para la construcción de alternativas de vida desde los territorios (Lurraldeetatik bizimodu alternatiboak eraikitzeko metodologiak) konferentziarekin.

Topaketa Medellinen (Kolonbia) izango da, azaroaren 2an eta 3an, eta Asociación Colombiana de Investigadores Urbano Regionales (ACIUR) elkarteak, Medellinen egoitza duen Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura Fakultateak eta Antioquiako Ikastetxe Nagusia Unibertsitate Instituzioak antolatuta dago.

Helburua lurralde-bakearen inguruan elkarrizketa eta gogoetarako espazioak sortzea da, bakerako pedagogiak azpimarratuz. Asmoa da lurralde-bakea eraikitzeko prestakuntza eta ikerketako jardun eta agenda berriak ezagutarazi eta ikusaraztea, arlo akademiko, instituzional eta sozialeko hainbat eragilek abian jarriak Kolonbia, Latinoamerika eta munduko beste eskualde batzuen testuinguruan.

Hitzaldiak

Ekitaldiaren irudia. María Oianguren Idigoras

VI Encuentro Internacional de Enseñanza en Temas Urbano – Regionales. María Oianguren